XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaite aur.

- Areago oraindik.

- Baiña etzaite bizi indiollarraren aroan; ikusi al-dezu gizon-usteko ume sostor bat baiño, edo gizon umekondo bat baiño ergelkeri nabarmenagorik?.

Aur, Jainkoarekiko; eta orregatixe gizon sendo beste gaiñantzekoetan.

- A! ta utz itzazula magal-txakurraren artezi oiek.

Umekeri txiki batzuek egiteko irrikitzen egoten gera batzuetan.

Lan txiki arrigarriak Jainkoarentzat; eta, oitukeriz kutsutzen ez badira, emankorrak ere izango dira, Maitasuna beti emankorra dan bezela.

Bi urteko aurra zure ondoan baiño, aurrago zera zu Betikoa dan Jainkoaren aurrean.

Eta umeaz gaiñera, Jainkoaren seme zera.

Etzazu aaztu.

Aur: kixkal zaite zure gizon-aroko neurrigabekeriak ordaintzeko gogo bizitan.